Okondon abiatu eta amaitu zen Aiarako Biraren bigarren etapa eta 45 kilometroko ibilbidea bete zuten txirrindulariek. Eguraldia hotza eta euritsua izan zen eta garaipena sprintean erabaki zen berriro.
Azken txanpa horretan Ivan Bonilla izan zen azkarrena eta Ivan Romeo sartu zen bere atzetik. Lortutako abantailak lidergoa ere eman zion; sailkapen orokorrean Pablo Fernandez eta Ivan Romeo ditu atzean.
Testua: Aitor Aspuru Saez