Datorren maiatzaren 12an egingo dute Okondo Trailaren lehen edizioa. Parte hartzaileek 17 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, 800 metroko desnibel positiboari aurre eginda. Goizeko hamarretan hasiko da lasterketa, frontoitik abiatuta. Sportmaniacs.com atarian eman daiteke izena, 15 euro ordainduta. Plaza guztiak beteko ez balira egunean bertan izena emateko aukera emango lukete antolatzaileek, 20 euroren truke.
Ganekogorta mendi taldeak antolatu du proba, traila eskualdean geroz eta harrera handiagoa izaten ari delako.