San Romango Jai Batzordeak adierazi duenez, gaur egongo da 19:00etatik 21:00etara abuztuaren 8ko herri afariko txartela eskuratzeko aukera. Guztira, 120 lagunentzat prestatuko dute afaria, 10 euroren truke.
Bolo txapelketarekin hasiko dira festak, larunbatean. Hain zuzen, 18:00etatik 20:00etara "sailkatzeko jaurtiketa" egingo dute, baita igandean 11:00etatik 13:00etara ere.
Ekintza nagusiak, baina, abuztuaren 8an eta 9an pilatuko dira. Ostegunean "Party man" haur ikuskizunak abiatuko du egitaraua 19:00etan, eta ondoren bola-jokoa, mus txapelketa, odolki jana eta disko jaia izango dira nagusi.
Ostiralean -abuztuak 9- aldiz, orotariko txapelketak eskainiko dituzte: igel-toka, briska, makila jaurtiketa... Jai giroa beraz, bermatua dago: herri-afarian ehundik gora lagun batuko baitira.
