San Roman auzoko jaiak ospatzen dihardute asteburuaz geroztik okondoarrek. Larunbat eta igandean bolo txapelketa izan zuten. Atzo eta gaur pilatu dituzte ekintza gehien. Odolki janak eta mariatxiek girotu zuten atzoko eguna.
Gaur, berriz, San Romanen omenez elkartu dira. Goizean meza izan dute, eta eguerdian parrillada zein pintxo dastaketa. Igel toka txapelketaren ondotik ekin diote briska txapelketari arratsaldean. 18:30ean umeen parkea ireki dute, eta 20:00etan makila jaurtiketa lehiaketa izan da nagusi. Herri afariarekin eta disko-festarekin bukatuko dituzte festak.
Argazkiak: Itziar Camino, Justino Arto eta Izar Mendiguren Cosgaya