Gaur arratsaldean egin da Aiaraldeko Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa. Hainbat ikastetxetako haur eta nerabeak saritu dituzte indarkeria matxistaren aurka eginiko ikus-entzunezko lanengatik.
Hauek izan dira irabazleak, kategoriaz kategoria:
KATEGORIA BEREZIA. (LH5 eta LH6ko ikasleak)
Irabazleak:
- Horiak taldea, Etxaurren Ikastola: Estereotipoak apurtzeko lana.
- Artziniegako Arteko Gure Ama Eskolako ikasleak: “Bikote homosexuala” Aniztasun sexualaren aldeko lana.
- Amurrioko Zabaleko Eskolako Ikasleak: Estereotipoen aurkako lana
1. KATEGORIA. 12-14 urte
Irabazleak:
“Koloreen Guda” Laudioko Latiorro Ikastetxeko ikasleak
“Komun Komunak” Aretako Fabian Legorburu Eskolako ikasleak
2. KATEGORIA. 15-16 urte
“Egunero” Laudioko Institutuko ikasleak
“Gure egunerokotasunari aurre Beldur Barik” Amurrioko Zaraobe Institutuko ikasleak
“Harreman toxikoak kanpora” Amurrioko Zaraobe Institutuko ikasleak
Argazkiak: Miren Urresti Azpiri