Konfinamenduak ez du Okondoko Berdintasun Arloko jarduera gelditu eta bihar, apirilaren 2an, 18:00etan bilera egingo dute Internet bidez.
Batzar telematikoan Zoom plataforma baliatuko dute eta parte hartzeko zein laguntza teknikoa eskatzeko, 686 587 889 telefonoarekin harremanetan jar daitezke interesdunak.
Miren Urresti arloko teknikariak berak kudeatuko du dena eta aurreratu du hurrengo gaiak jorratuko direla: udalerrian sumatzen diren premiak, parte-hartzaileen egoera, indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideak eta zaintza lanak.
Urrestik gehitu du parte hartzea oso erraza izango dela eta ahalduntze teknologiko pertsonala eta kolektiboa sustatu nahi dutela.