Boluntario batzuek proposatuta, aste osoko egitaraua osatu dute Okondon. Udaletxetik urtebetetzeak ospatzeari ekin diote, baina herritarrek ere proposatu nahi izan dituzte dinamikak. Hala, astelehenean txapelekin janzteko ideia zabaldu zuten, asteartean berdez, eta asteazkenean "galtzerdi maskarekin". Atzo, berriz, pintxopotea eta liburuaren nazioarteko eguna uztaratu zituzten. Asteburuari begira ere, ez du ekimenak atsedenik hartuko. Gaur, esaterako, mozorroak izango dira nagusi. "Larunbatean apirileko feria izango dugu, eta igandean baserri azoka", adierazi diote Aiaraldea komunikabideari.
Horrez gain, land roverra baliatuta 20:00etan musika jartzen ari dira herritik, Okondoko Udala eta Gurutze Gorriaren laguntzaz.