Okondoko igerilekuak ez dira irekiko aurten

Txabi Alvarado Bañares 2020ko eka. 10a, 14:16

Ume bat Okondoko igerilekuetan, artxibo irudi batean.

Udalak adierazi du ez dela batere erraza izan erabakia hartzea, baina herritarren osasuna beste gauza guztien gainetik jarri dutela.

Aurtengo udan igerilekuak itxita geratuko direla jakinarazi berri du Okondoko Udalak. Tokiko erakundeak nabarmendu “oso erabaki zaila” izan dela. “Aldeko eta aurkako” argudio guztiak aztertu ditu tokiko erakundeak, eta azpiegiturak irekitzea egokia ez dela ondorioztatu du, “nahiz eta igerileku instalazioak ireki eta mantentzeko irizpideetan agertzen diren gomendio guztiak bete”. 

Modu horretan, herritarrak babestea du udalak helburu. “Igerilekuak eremu publikoak direnez, erabiltzaile asko biltzen dira; beraz, kutsatzeko eta birusa hedatzeko leku izan daitezke”. Udalak azaldu du zaila izango litzatekeela distantziak mantentzea, edukieraren muga kontrolatzea eta guneen desinfekzio eta garbiketa eskakizunak betetzea”.

Horrez gain, udalak nabarmendu du Okondoko biztanleriaren %23a edadetua dela. Horregatik, osasun agintarien gomendioak zorrotz jarraitzea eskatu diete bizilagunei eta baita datozen asteetan herrira gerturatu daitezkeen bisitariei. “Azpimarratu nahi dugu asko kostatu zaigula igerilekuak ixtearen erabaki 'mingarri' hau hartzea eta baliteke askok gogoko ez izatea, baina gauza guztien gainetik jarri ditugu zuhurtzia eta gure herritarren osasuna”.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide