Tokiko erakundeak sare sozialetan azaldu duenez, "udalerriko zaindaria" omentzea izan zen helburua, "eta hori ospatzeko hainbat kultura jarduera egin ziren". Futbol zelaian egokitu dute gunea uda osoan zehar ekintzak antolatzeko. Hala, ikuskizunez hornitu zuten abuztuaren 24ko egitaraua. Goizean "Pomper" ikuskizuna egon zen, "txikienek izugarri gozatu zuten xaboi-burbuila erraldoiekin".
Arratsaldean, berriz, Iñigo Salinero umoregilea bertaratu zen eta, Okondoko Udalaren hitzetan, algaraz eta dibertsioz betetako arratsaldea igaro zuten. Iluntzean, aldiz, Kepa Sojo zinemagile laudioarraren "La pequeña Suiza" filma proiektatu zuten aire zabalean. Istorioa, gainera, Artziniegan grabatua dago.
Argazkiak: Okondoko Udala