Herriko futbol zelaian jarritako karpa baliatu zuten oholtza bezala, aurreko asteetan bezala. Uztailetik hona hainbat motatako jarduerak egin dira bertan, COVID-19a prebenitzeko segurtasun irizpide eta distantziak zorrotz beteta. Abuztuaren 24an, adibidez, burbuila erraldoiak egiteko tailerra, Iñigo Salineroren bakarrizketa eta La pequeña Suiza filmaren proiekzioa egon ziren. 31n, aldiz, magiaz betetako eguna izan zen, Kidam magoarekin.
Argazkiak: Naiara Otaola eta Xabi Ugalde