Okondoko udalak bi gazte kontratatzeko laguntza ekonomikoa jaso du, Lanbideren 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboari esker. Urte baterako kontratazioak izango dira, jardun osoz, udalerriko mantenu eta hobekuntza lan desberdinak gauzatzeko. Jasotako diru-laguntzak kontratazio gastuen %60 biltzen du.
Horrez gain, Aiarako Kuadrillak abiatutako 2020-2021 Enplegu Planak profil desberdineko 36 lan-postu berri sortuko ditu Aiaraldeko herri arabarretan. Okondori dagokionez, jardun osoko 3 kontratazio egingo dira, 6 hilabeteko iraupenarekin. Planak 636.000 euroko aurrekontua du, eta Lanbidek %69 finantzatuko du.