Pasa den astean ospatu zen Gasteizen Komedialdia, Arabako hiriburuan egin den lehen umore jaialdia. Diziplina anitzak landu dituzte eta horietako bat izan da bakarrizketa.
Hain zuzen, antolatzaileek proposatu zuten bakarrizketen txapelketa eta Euskal Herrikoek ez ezik, estatu espainiarreko hainbat umoregilek ere eman zuten izena. Lehenengo kanporaketaren ostean, igandean lehiatu zen finala Florida zinema aretoetan eta Kaitin Allende okondoarra izan zen garaile.
Okondoko sortzailea harrituta geratu da emaitzarekin eta pozik dagoela ziurtatu du. Finalean beste lau umoregile izan zituen aurrez aurre, Madril, Segovia, Bilbo eta Gasteizkoak.
Komedialdiaren lehenengo edizioan umorea eta osasuna izan dute hizpide eta antzerkia zein euskarri grafikoak edota stand up comedy generoa jorratu dituzte.