Muralaren dinamikaz gain, beste hainbat ekimen antolatu ditu udalak datozen egunetarako, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan.
Datorren astelehenean, azaroak 22, hitzaldia egongo da eskolan, jolas eta joko ez sexistei buruzkoa. Hilaren 28an zineforuma egongo da, eta abenduaren 12an Kaitin Allendek bazkarrizketa eskainiko du: Klimaxetik klimateriora. Azken bi jarduera horiek toki eta ordu berean egingo dira: 18:00etan Kultur Etxean.
