Elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Okondon, 'Patriarkatua kiskali, antolakuntza feminista gure garra!' lemapean. Dozenaka bizilagun batu dira mobilizaziora. Ametsuts elkarteko kideek pankarta propioa eraman dute, elkartearen 30 urteko ibilbidea goraipatzeko.
Ekintza gehiago datozen egunetan
Martxoaren 8ko egitaraua ez da gaurko elkarretaratzera mugatuko. Igandean Zirika Zirkus ikuskizuna egongo da frontoian, 17:30ean. Martxoaren 20an, aldiz, Afrikako emakumeei buruzko zineforuma egingo dute, Kultura Etxean. Aiaraldeko Mugimendu Feministari buruzko erakusketa ibiltaria ere egongo da 13an eta 20an herriko frontoian.
Argazkiak: Aitor Aspuru eta Naiara Otaola