Etapa gogorra bezain polita izan da Aiarako Biraren Okondoko lasterketa

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko mar. 20a, 11:48

11:00etan hasi da etapa. Okondo izan du irteera gune, baina San Roman auzoan bukatu da norgehiagoka.

Eguraldia eta paisaia lagun egin dute Aiarako Biraren laugarren etapa. 11:00etan zuten hitzordua Okondoko San Bartolome plazan, eta bertatik udaletxe ingurura abiatu dira txirrindulariak. Izan ere, udaletxean hasi da ofizialki lasterketa. Pablo Alcalde kirol zinegotziak egin du zinta mozketa.

Helmuga, aldiz, San Roman auzoko aldapa bukaeran kokatu dute. Horrenbestez, etapa bizia bezain gogorra izan da 200 txirrindulari gazteek osatu behar izan dutena. Hasteko, Zuhatzatik Arespalditzara jo dute, Amurrio eta Urduña igaro ostean, Mendeika eta Izoriatik Okondora itzultzeko. Bukaera, baina, ez-ohikoa izan da, maldan gora erabaki baitira lehen postuak. 

Atzoko etapak  Laudioko eremuak izan zituen ardatz. Abiadurak markatu zuen batik bat lasterketa. Gaurkoak, aldiz, desnibela eta erresistentzia izan ditu ezaugarri. 

Imagen

Aiarako Biraren jarraipen osoa webgunean eta sare sozialetan egiten ari dira.Twitter kontua sortu dute horretarako, ekimenaren izen berarekin:

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide