Maiatzaren 28an ospatuko dute Baserri Azoka Okondon

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mai. 19a, 07:00

2019an ospatu zuten azkenekoz Baserri Azoka. / Aiaraldea.eus

Martxoaren 27an antolatu behar zuten Baserri Azoka, baina ekitaldia atzeratzea erabaki zuten, Markuartuko sutearen ondorioz Okondoko Udalak ezarritako dolu egunak zirela eta. Orain, hiru urteko etenaren ostean, maiatzaren 28an elkartuko dira berriro baserritarrak.

Maiatzaren 28an ospatuko dute Baserri Azoka Okondoko bizilagunek. 2019an antolatu zuten azkenekoz azoka eguna, eta bi urteko etenaren ostean, egun osko egitaraua prestatu dute berriro ere. Animaliak, tokiko jakiak eta artisauak egongo dira, besteak beste, Okondoko herrigunean.

Hasiera batean martxoko azken iganderako programatu zuten jarduera. Baina Udalak dolu-egunak ezarri zituen Martxoaren 24an Markuartun gertatutako zorigaiztoko sutean hiru bizilagun hil ostean, eta baserritarren ohiko hitzordua atzeratzea adostu zuten.

Egun osoko egitaraua

Datorren larunbatean 10:30ean zabalduko dute azoka esparrua, eskola eta parkearen inguruetan. Haurrentzako ekintza ugarik hartuko dute goizeko egitarauaren zati nagusia, egurrezko jolasak eta taloak egiteko tailerrak, besteak beste.

12:30ean batukada batek girotuko du herria eta azoka, eta 13:30ean herri-kirol erakustaldia eskainiko dute. Antzinako ogibideek ere tartea izango dute; saskigintza erakustaldia egingo baitute goiz osoan zehar. Egunari amaiera emateko, Xaiborrek dantzan jarriko ditu haurrak eta helduak, 16:30ean hasiko den disko-festarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide