Sute larria piztu da Okondon. Markuartun (Okondo) izan da ezbeharra. Bertako baserri batean piztu da sua, eta 3 pertsona zendu dira. Arabako Foru Suhiltzaileak ari dira sua itzaltzen.
Etxebizitza erre eta erori da sutearen ondorioz. Kalte materialak handiak izan dira, Ertzaintzak adierazi duenez
Ertzaintzak Aiaraldea Komunikabideari jakinarazi dionez, sutea kontrolpean dago, baina etxebizitza birrindu egin da. "Kalte materialak handiak izan dira. Modu seguruan sartu behar dira etxebizitzara eta lanean ari dira oraindik".
Berez, poliziak ez daki zerk eragin duen istripua, baina ikerketa abiatu du.
Erantsi dutenez, Langraitzeko eta Laudioko suhiltzaileak bertaratu dira, baita Ertzaintza eta larrialdi zerbitzuak ere.
Laudioko zein Langraitzeko suhiltzaileak ari dira Okondon bart piztutako sua itzaltzen. Etxebizitza kiskaltzeaz gain hildakoak daude, Ertzaintzak aurreratu duenez (Bideoa @BomberosAraba ) https://t.co/84iP2bnjQd
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 24, 2022
Aiaraldea Komunikabideak jakin duenez, familia etxebizitza zen, eta 3 pertsona bizi ziren bertan. Ramiro Gonzalez Arabako Diputatu Nagusia eta Jon Escuza Okondoko alkatea hurbildu dira istripu eremura, baita komunikabide ugari ere.Ramiro Gonzalez Arabako Foru Diputatua eta Jon Escuza Okondoko alkatea bertaratu dira, besteak beste, sutea jazotako lekura. Komunikabideen presentzia ere geroz eta handiagoa da. Irabieni auzoko errepideak moztuta jarraitzen du pic.twitter.com/Wxrn2A1Ekq
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) March 24, 2022Azken urteetako kasuak
Azken urtean sute ugari jazo dira Aiaraldean, eta horietako hainbat izan dira etxebizitza edo baserrietan. Urtarrilean sua piztu zen Murgako familia bakarreko etxebizitza batean, eta bi animalia hil ziren bertan. Egun bakan batzuk lehenago -urtarrilaren 2an- bi pertsona zauritu ziren Laudioko Zumalakarregi etorbideko pisu batean, sukaldeak sua hartu eta gero.
2021eko urrian suhiltzaileek 17 txakur erreskatatu zituzten sua hartu zuen Murgako baserri batetik. Hilabete berean beste sute bat egon zen Ugarte auzoko etxebizitza batean. Kalteak handiak izan ziren bertako sukaldean, baina pertsona bakarra artatu zuten ezbeharragatik, anbulantzian bertan.
2021eko otsailean, aldiz, sutea piztu zen Lantenoko etxebizitza batean. Ez zen zauriturik egon, etxearen barruan hiru pertsona zeuden arren. Hilabete berean antzeko gertaera bat jazo zen Luiaondoko garaje batean, eta kasu horretan ere ez zuten inor artatu behar izan.
Hilabete bat lehenago, ordea, pertsona bat zauritu zen herri bereko baserri batean sua piztu zenean. Bizilaguna moztu egin zen etxetik irteteko leiho bat hautsi zuenean.
2020ko abenduan, aldiz, gaurkoaren oso antzeko gertaera bat jazo zen Amurrion: baserri bat erabat kiskali zen Ugartebetxi auzoan baina, zorionez, ez zen zauriturik egon.
Okondon, aldiz, 2020ko uztailean jazo zen orain arteko sute larrienetako bat: Batzokiak sua hartu zuen eta lokala txikituta geratu zen.