Datozen egunetan eraitsiko dute Okondoko Aresketa bolatokia, Arabako Foru Aldundiko Errepideen Zerbitzuak jarritako salaketa baten ondorioz. Epaile batek arrazoia eman dio Foru Erakundeko sailari, eraikina errepidetik oso hurbil dagoela ulertuta.
XVIII. mendeko bolatokiak jatorrizko egitura mantentzen du oraindik, Aldundiko Ondare Zerbitzuak txosten batean adierazi bezala. Hori ez da nahikoa izan, ordea, eraisketa ekiditeko.