Maribel Salas aktorea izango da Okondoko Txakolin Jaiko gonbidatua

Txabi Alvarado Bañares 2022ko uzt. 5a, 15:13

Maribel Salas -ezkerretik hasita bigarrena- Artziniegan grabatutako 'La pequeña Suiza' filmean.

Vaya semanita programan aritzeagatik da ezaguna aktore barakaldoarra. 

Datorren larunbatean -uztailak 9- egingo da Okondoko Txakolin Jaia. Aurreko urteetako ildoari jarraiki, gonbidatu berezi bat bertaratuko da herrira, "ohorezko topaldia" egiteko. Aurten Maribel Salas aktoreari egokitu zaio rol hori betetzea. Aktore barakaldoarrak ibilbide oparoa egin du telebistan eta antzerkian, baina, batez ere, Vaya semanita programari esker bilakatu zen bereziki ezagun. 

Baina bera ez da izango Txakolin Jaia bisiatatuko duen Vaya Semanitako lehen aktorea. Aurreko edizioan (2019koan, alegia), Diego Perez antzezlea izendatu zuten bertoko txakolinaren enbaxadore. 

Eguerdiko egitaraua

13:00etan egingo dute topaldia. Aurretik, baina, hainbat jarduera egingo dira. 12:00etan hasiko da egitaraua, txakolin eta hegaluze dastatzearekin. Ordu erdi beranduago hasiko dira haurrentzako jolasak, eta 14:00etan ekitaldi berezia egingo dute. Aurreratu dutenez, "pertsona berezi bati" egingo diote aitortza, "Okondoren izen ona munduan sustatzeagatik". 

Zozketa egingo dute ekitaldiaren ostean, 14:30ean. Jukevox taldea arduratuko da arratsaldea girotu eta jaiari amaiera emateaz, 15:15etik aurrera.  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide