ARGAZKIAK

San Roman auzoko jaiak, herritar askoren bilgune

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abu. 10a, 12:39

San Roman auzoko festak ospatu dituzte asteburutik atzo arte Okondon. Egun osoko egitaraua izanik, jendetza batu zen gaueko ordu txikiak arte.

San Roman auzoa bilakatu zen atzoko okondoarren bilgune, santuaren omenezko festa medio. Abuztuaren 9an ospatzen dute urtero, eta arrakasta handia dute bertako ekintzek. Izan ere, egitarau anitza prestatzen dute bertako bizilagunek, adin guztietako herritarren gozamenerako.

Berez, larunbatean abiatu zituzten jaiak, bola txapelketarekin. Asteburu osoan zehar luzatu zuten txapelketa, eta astelehen eta asteartean -abuztuaren 8an eta 9an- pilatu zituzten bestelako jarduerak.

Batetik, astelehenean, mus txapelketa, odoloste jana, mariatxien emanaldia eta disko jaia egon ziren. Asteartean (atzo), bestetik, meza nagusia, pintxo jana, trikitilariak, igel toka zein briska txapelketak edota haurrentzako jolas parkea eduki zituzten, besteak beste. Iluntzean, aldiz, alpargata jaurtiketa eta herri afaria izan ziren programazioko osagai nagusiak, disko jaiarekin batera.

Gauzak hala, bukatutzat eman dituzte aurtengo San Roman jaiak, baina aurki itzuliko da festa herrira, Okondoko San Bartolome jaiak medio. 

Argazkiak: Itziar Camino

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide