EGITARAU OSOA

San Roman jaiak, Okondoko abuztuko lehen asteburua pizteko prest

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko abu. 3a, 12:54

Bizilagunen arteko harremanak sendotuko dituzte jaian.

Abuztuaren 6tik 9ra ospatuko dituzte San Roman auzoko jaiak. Gaur amaitzen da herri bazkarian izena emateko epea.

Hasi da Okondoko festa maratoia. Iragarpenetan hori antzeman daiteke, behintzat. Abuztuan bi ospakizun izango dira nagusi. Batetik, San Roman jaiak, abuztuaren 6tik 9ra antolatuko dituztenak. Bestetik, San Bartolomeren omenezko egitaraua; alegia, herriko jai nagusiak. 

Abuztuko lehen larunbatean, hilaren 6an, abiatuko dituzte San Roman auzoko ekitaldiak. Bolo txapelketa izango da lehenbiziko jarduera, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara jokatuko dena. Igandean amaituko da ekimena, 11:00etatik 12:30era, hain zuzen. 

Astelehena izango da “egun handia”. Hala ere, iluntzean ekingo diote egitarauari, Party Man musika jartzailearen Skywalker show lanarekin. Ondoren, odoloste jana egongo da, 20:00etatik aurrera alegia. Gainera, Florentxu y sus muchachos taldearen erromeriak girotuko du afalordua, eta gero mariatxiek emango diote jarraipena gauari, 22:30etik aurrera. 

Asteartean, abuztuaren 9an, San Romaneko elizan, santuaren omenezko meza egingo dute 12:30ean, eta gero mokadua banatuko dute bertaratutako jende ororentzat. Trikitilariak arduratuko dira  giroa pizteaz. Txapelketak izango dira protagonista ondorengo orduetan: 13:30ean igel jokoan lehiatuko dira herritarrak, eta 17:30ean briskan.

Alpargata jaurtiketa

Ohiko ekintzetatik harago, badira San Roman jaiak berezi bilakatzen dituzten beste zenbait jarduera ere. Horien artean dago alpargata jaurtiketa, abuztuaren 9an 19:30ean egingo dutena. Edozelan ere, herri afaria izango da ekimenik jendetsuena, ohiturari jarraiki, abuztuaren 9an, 21:00etan gauzatuko dutena. Auzokide zein okondoarrek elkarrekin afaltzeaz gain, dantzatzeko eta parranda egiteko aukera ere izango dute, disko jaia iragarri baitute gaueko hamabietatik aurrera.

Egitarau osoa

Hemen ikusi daiteke jaietako egitarau osoam egunez egun eta orduz ordu:

Abuztuak 6, larunbata

11:00 // BOLO TXAPELKETA
Bolatokia

16:00// BOLO TXAPELKETA
Bolatokia

Abuztuak 7, igandea

11:00 // BOLO TXAPELKETA
Bolatokia

Abuztuak 8, astelehena

19:00 // PARTY MAN “Skywalker Show”
20:00 // ERROMERIA Florentxu y los muchachos taldearekin eta ODOLOSTE JANA
21:00 // MARIATXIAK
23:00 // MUS TXAPELKETA
23:30 // DISKO JAIA

Abuztuak 9, asteartea

12:00 // MEZA NAGUSIA San Romanen omenez
12:30 // PINTXOAK eta TRIKITRIXA
13:30 // IGEL-TOKA TXAPELKETA
17:30 // BRISKA TXAPELKETA
18:30 // HAURRENTZAKO JOLAS PARKEA
20:00 // ALPARGATA JAURTIKETA
21:00 // HERRI AFARIA
00:00 // DISKO JAIA

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide