Bi auto erre ziren larunbatean Okondon eta Ertzaintza ikertzen ari da gertatutakoa

Aitor Aspuru Saez 2022ko abe. 26a, 07:29
Sutearen irudia. / Arabako Foru Suhiltzaileak

Abenduaren 24an bi auto kiskali ziren eta suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten birritan.

Gabon egun gorabeheratsua izan zen larunbatekoa Okondoko Billatxikan. Izan ere, 19:30ak aldera larrialdi zerbitzuek deia jaso zuten bi autok su hartu zutelako.

Arabako Suhiltzaileak bertaratu ziren tokira eta 20:00etarako lortu zuten sutea itzaltzea. Dena den, geroago itzuli behar izan ziren eremura, sua berriro piztu zelako inguruko belarretan.

Aurten beste bi sute egon dira herrian. Bat bereziki larria eta tragikoa izan zen, martxoan hiru herritar zendu baitziren

Besteak, ordea, furgoneta bat txikitu zuen guztiz.

Ertzaintzak adierazi dionez Aiaraldea Komunikabideari,  nola sortu ziren sugarrak ikertzen ari da

Artziniegan ere esku hartzea

Ez da hori izan asteburuan suhiltzaileek egindako esku hartze bakarra. Berez, ostiralean Artziniegan ere lanean ibili ziren auto bat atera zelako errepidetik eta ezponda batera erortzeko arriskuan geratu zelako. Suhiltzaileek barruan zeuden lagunak erreskatatu zituzten eta ez zen zauriturik egon.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide