Korrikalari ugarik hartu zuen parte Lilatoia proban atzo. Urtero antolatzen da 5 kilometroko proba herrikoia Donostin, martxoaren 8aren aurreko igandean. Aiaratik autobusa antolatzeari ekin zioten duela 2 urte baino gehiago, eta aurten ere makina bat lagun batu ziren lasterka egitera, animatzera edo egunpasa.
Aiarandreak batukada feminista ere atxikitu zen deialdira. Hain zuen, Euskal Herriko Batukada Feministen Sarearekin elkartu ziren, bertako kide baitira. "Euskal Herriko batukada feminista guztiak gaude sarean. Bi koordinatzaile daude, eta deialdia egiten denean, batukada feministako edonor joan daiteke jotzera. Abesti berdinak ditugu, sare bat gara. 100 batukada jole batu ginen Lilatoian", adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari Naiara Otaola kideak.
Argazkiak: Aiarandreak