Dieten igoera eta udalbatzen ordutegiaren aldaketa kritikatu ditu Okondoko EH Bilduk

Aitor Aspuru Saez 2023ko uzt. 15a, 12:00

EH Bilduko udal hautagaien argazkia.

EH Bilduk salatu du udal osoko bilkuren ordutegi aldaketak zailduko duela herritarren parte hartzea eta desadostasuna adierazi du udal gobernu taldeko zinegotzien dietak igo dituztelako.

Okondoko EH Bilduk prentsa oharra zabaldu du EAJk proposatutako udal antolakuntzarekin ados ez dagoela adierazteko. Zehazki, koalizioak bi erabaki salatu ditu.

Alde batetik, udalbatzak ez dira legealdi honetan 20:00etan, aurrekoan bezala, baizik eta 15:00etan. Hori dela eta, EH Bilduk uste du herritarren parte hartzea eta kontziliazioa oztopatuko dela. "Neurri honekin lortuko da herritarrek osoko bilkuretara joateri uztea", aipatu dute.

Horrez gain, oposizioko taldeak kritikatu du udal gobernu taldean sail baten ardura duten edo tokiko gobernu batzordean parte hartzen duten zinegotziek dieta kobratuko dutela. Hain zuzen, udal osoko bilkuretan parte hartzeagatik 350 euro jasoko dituzte hilero. Batzordeetan eta ez ohiko udalbatzetan aritzeagatik 50 euro gehiago ordainduko dizkiete, baina hileko 500 euroko muga izango dute.

Zinegotzi arruntei, ordea, 75 euro dagokizkie udalbatzetan parte hartzeagatik. Batzordeetan eta ez ohiko udalbatzetan aritzeagatik 50 euro jasotzen dituzte eta hileko 225 euroko muga dute.

EH Bilduren ustez, dieta horren helburua da alkatearen lan zama arintzea, eta ez daude ados, alkateak liberazio osoa izango baitu urritik aurrera: "Gauza bat edo bestea, baina biak gehiegi iruditzen zaizkigu gure herriarentzat".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide