Okondo Cup txapelketak jende andana eraman zuen herriko kirol azpiegituretara. Zazpiko futbol lehiaketak hamasei klub hartu zituen. 2012an jaiotakoen artean Peña Galdames izan zen txapelduna, SD Leioa bigarrena, Etorkizun hirugarrena eta Santutxu laugarrena.
2013an jaiotako gazteen kategorian, ordea, Santutxuk irabazi zuen, SD Leioa izan zen bigarren, Barakaldo hirugarren eta Lagun Artean laugarren.
Antolatzaileek oso egunaren balorazio positiboa egin badute ere, arantza txikia geratu zitzaien. Izan ere, ekaitzaren ondorioz, Enkarterriko eta Okondoko selekzioen arteko norgehiagoka bertan behera utzi behar izan zuten.
Argazkiak: Okondo Cup-eko antolakuntza