Udal igerilekuen jarduera ekainean hasten bada ere, Okondoko udal igerilekuetan egiten ari diren obrek atzeratu dute bertako tabernen irekiera. Izan ere, taberna txikiak ostiralean abiatu zuen zerbitzua.
Dena den, Okondoko Udalak uste du taberna berria hurrengo egunetan egongo dela prest. "Lan txiki batzuk burutzea baino ez da falta eta gero Osasun Sailaren baimena", azaldu dio Jon Escuza alkateak Aiaraldea Komunikabideari.
Ostalaritza azpiegitura berri hori eraikitzeko dirulaguntza eskatu zion Udalak Arabako Foru Aldundiari. Sukaldea eta menuak emateko mahaiak egongo dira leku horretan.
Edonola ere, zerbitzu horien esleipena eskuratu duen arduradunak (bai taberna txikiarena zein berriarena) aipatu dio Aiaraldea Komunikabideari nahiz eta giltza hurrengo astean jaso, ezingo duela hain azkar jarri funtzionamenduan espazioa. "Kafe makinak eta bestelako tresnak instalatu beharko ditut. Hortaz, egun batzuk beharko ditut", jakinarazi du.