Iazko txapelketa arrakastatsuaren ondoren, aurten ere harrobiak hartuko du Okondoko futbol zelaia. Izan ere, gaur eta bihar futbol zazpiko (hau da, zazpi jokalariko taldeek) hainbat partida jokatuko dituzte kirol azpiegituran, egun osoan zehar. Hain zuzen, goizez ligaxkak egongo dira jokoan eta arratsaldez kanporaketak eta finalak.
Berez, bi torneo izango dira. Gaur kimuen txanda izango da eta Athletic Club, Osasuna, Alaves edota Etorkizuna arituko dira lehian.
Bihar, aldiz, benjaminek jokatu dute. CD Laudio eta Etorkizuna ere lehiatuko dira.
Aipatu bezala, iazkoa izan zen lehen edizioa eta Peña Galdames eta Santutxu klubak izan ziren garaileak.