Okondon egingo da Euskadiko Bola Txapelketaren 50. edizioa 2027an

Txabi Alvarado Bañares 2025eko otsailaren 26a

Okondoko bolatokian egingo dute txapelketa 2027an. / Ricardo Bilbao

Kirol horrekiko zaletasuna sustatzeko baliatu nahi dute zita Okondoko bolariek.

Data bat dute egutegian iltzatuta Okondoko Bola Taldeko kideek: 2027ko ekaina. Izan ere, herrian lehiatuko da Euskadiko Bolo Txapelketa urte horretan, eta ekimenaren 50. edizioa izango da gainera.

Albisteak ez ditu ezustean harrapatu Okondoko bolariak. Izan ere, txapelketa bolatoki batetik bestera mugitzen da urtez urte, jada finkatuta dagoen ziklo bat jarraituz. “Okondon duela 20 urte inguru egin zen azkenengo aldiz”, oroitu du Estrella Alonsok. Txapelketak eskualdeko beste hainbat herri ere bisitatu ditu: 2016an Urduñan egin zen, eta iaz, aldiz, Luiaondon.

Alonso  “gogotsu” agertu da txapelketa Okondon hartzeko, oraindik bi urte baino gehiago falta diren arren. Okondoko Bola Taldeko kidearen iritziz, herrian bolo zaletasuna sustatzeko balio ahalko luke zitak. 1980. hamarkadan sortu zen herriko taldea, eta gaur egun 16-17 kide daude bertan, nagusiak gehienak. “Oso zaila da belaunaldi aldaketa ematea, baina Luiaondon adibidez lortu dute gazte talde bat aktibatzea”, azaldu du.

Lau txapelketek ezaugarritzen dute urteko egutegia: Arabako Txapelketarekin hasten dira, San Prudentzioko txapelketa egiten dute gero, eta udan bi norgehiagoka antolatzen dituzten jaien testuinguruan, San Romangoa eta San Bartolomekoa. Azaroan, aldiz, Udazkeneko Txapelketa egiten dute, lau asteburutan zehar. “Jaietako tiradetan, adibidez, federatua ez dagoen jende ugari animatzen da parte hartzera, baina gero ez dira itzultzen urtean zehar”, aipatu du Alonsok. Bere iritziz, jende hasiberriak “beldurra edo lotsa” izan dezake jendaurrean jaurtitzera, baina ziurtatu du bolatokiko ateak irekita daudela proba egin nahi duen ororentzat, txapelketa bakoitzaren aurretik entrenamendu irekiak egiten dituztela nabarmenduta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide