Ander Urquizak garaikur berria gehitu zion bere palmaresari larunbatean. Izan ere, Bizkaiko Tenis Txapelketa irabazi zuen. Asteburuko garaipena kadete kategorian izan zen, duela hamar egun junior kategoriakoa lortu ondoren. Aintzat hartuta junior maila kadeteena baino nagusiagoa dela, ez zen guztiz ezustekoa izan lorpena.
Lau partidatan erakutsi zuen nagusitasuna eta finalean ere 6-0 eta 6-1 gailendu zen.
Euskadiko Txapelketan bizirik
Herrialdeko txapelduna izan eta gero, igandean bertan hasi zuen Urquizak Euskadiko junior txapelketa. Gasteizen ari da jokatzen lehiaketa eta igandean bertan final laurdenetan sartzea erdietsi zuen okondoarrak.
Aste honetan jokatu beharko du kanporaketa Markos Aramayoren kontra.