Ander Urquiza tenis jokalariak beste garaipen bat eskuratu du asteburuan. Zehazki, Martiartu Openaren lehen edizioa irabazi zuen kadete kategorian.
Adin tarte berean (kadete) Euskadiko Txapelketako finalerdiak jokatuko ditu Iker Bejarren aurka, asteburuan. Txapelduna izanez gero, Urquizak aukera izango du Espainiako Txapelketan aritzeko. Bigarren postua bereganatzen badu ere horretarako parada izango du; baina, lehenik eta behin, aurretiko kanporaketan lehiatu beharko litzateke.
Bere adinagatik dagokion kategoria kadetea da eta bere entrenatzaileak gogoratu du, momentuz, ez duela ezta joko bat galdu. Gainera, aipatu beharra dago Urquiza apirilean kategoria nagusi batean (junior) lehiatu zela eta finalerdietara heltzea lortu zuela.