Balorazio positiboa egin du Ander Urquizaren familiak Euskadiko Tenis Txapelketa amaituta junior kategorian. Izan ere, okondoarrak finalerdietan sartzea lortu zuen eta azkenean txapeldun izan den Aitor Dorronsoro galdu zuen kanporaketan.
6-2 eta 6-2 gailendu zen Dorronsoro, baina senideek azpimarratu dute torneo itzela egin duela Urquizak finalerdietara heldu arte.
Bestalde, aintzat hartu beharra dago, berez, aiaraldearraren kategoria kadete dela, eta nagusiagoak diren kirolarien kontra lehiatu dela.
Hain zuzen, CT Plentziako jokalariak Bizkaiko kadete eta junior txapelketak irabazi ditu azken asteetan.