Veronica Garcia-Peña jatorri okondoarreko idazleak liburu berria plazaratu du: El carácter peculiar de algunas cosas. Izenburu horretan hamar kontakizun labur bildu ditu 128 orrialdetan.
UVE argitaletxeak azaldu duenez, ipuin bakoitza kolore bati lotuta dago eta horrek, aldi berean, emozio bat sinbolizatzen du. Eredu horren bitartez, okondoarrak amodioari, desamodioari, heriotzari, umore beltzari edota malenkoniari buruz idatzi du.
Egileak soziologia eta kazetaritza ikasketak egin zituen eta komunikazioan aritu ondoren, literaturan sartu zen buru-belarri. Hain zuzen, bi aldiz izan da Premio Planetako finalista.
Iaz Okondon bertan girotutako misteriozko eleberria idatzi zuen eta herrian bertan aurkeztu zuen.
