Okondoko Udalak etxebizitza bat birgaituko du alokairu sozialerako eta EH Bilduk aldarrikatu du bere ekimena izan dela

Aitor Aspuru Saez 2025eko irailaren 26a

Irabien kalean dago birgaituko den etxebizitza. / Okondoko EH Bildu

Irabien kaleko 3. zenbakian dagoen 85 metro karratuko etxebizitza da. Udalarena da jabegoa eta 80.000 euroko inbertsioa egingo du tokiko erakundeak.

Okondoko EH Bilduk oharra plazaratu du azaltzeko bere bultzadari esker Udalak onartu duela etxebizitza birgaitzea alokairu sozialerako. Hain zuzen, atzoko udalbatzan adostu zuten erabakia.

Berez, etxebizitza Irabien kaleko 3. zenbakian dago. 85 metro karratukoa da eta obrak egikaritzeko 80.000 euroko aurrekontua beharko dute. Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntza jasotzea espero du tokiko erakundeak, Araba(n) Bizi Bedi programaren deialdian eskaera egin du eta.

Etxebizitzaren arazoari konponbidea bilatzeko beste ekimen bat aurkeztu du aurten EH Bilduk Okondon ere.

“Etxebizitzari soluzioak bilatzea eta erakunde guztietatik erantzunak bilatzea da gure erronka. Zentzu horretan, Okondon abian jarri ditugu hainbat ekimen, adibidez, baserriak bi etxebizitzatan edo gehiagotan zatikatzeko Udal Hirigintza Araudia aldatzeko proposamena edota babestutako baserrien katalogoa. Horrez gain, EH Bilduk Arabako Foru Gobernuaren aurrekontuetan lortutako akordioari esker, diru-laguntza lerro bat zabaldu da eta horrek lagunduko gaitu Okondon proiektua finantzatzeko”, adierazi du Joseba Ruiz EH Bilduko zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide