Okondoko EH Bilduk exijitu dio udal gobernu taldeari euskararen sustapena serio hartzea, eta bete dezala Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko 10/1982 Legea. Hau da, tokiko erakundeko adierazpen eta argitalpen publikoetan "bi hizkuntzen arteko berdintasuna bermatzea" eta lehentasuna ematekotan, euskararen sutapenari ematea.
Oposizioko taldeak ohar bidez adierazi du hori, Okondoko Udalak uztailean jakinarazi ostean herritar talde bati euskararen presentzia indartzeko urratsak hartuko zituela herriko jaietan.
Gauzak horrela, EH Bilduk salatu du uztailaren 4ko Txakolin Egunean udal ordezkariek ez zutela euskaraz egin. Halaber, oposizioko taldeak azpimarratu du igerilekuetako kartelak gazteleraz baino ez daudela, eta horrek ez duela bat egiten euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko kontratazioetan ezarritako hizkuntza-irizpideekin.