Ander Urquiza Rotaetxek ez du etenik izan udan eta tenisean lehiatzen jarraitu du. Bere azken lorpen aipagarria Astilleroko Openaren txapelduna izatea izan da.
La Cantabrica tenis klubak antolatzen duen lehiaketa astebetez luzatu da eta okondoarra izan da irabazlea kategoria absolutuan, nahiz eta adinagatik junior jokalaria izan.
Ez da izan bere garaipen bakarra udan. Hain zuzen, Arrigorriagako Jesus Luengo Soler memorialean onena izan zen maila absolutuan ere.
Horrez gain, Espainiako Tenis Txapelketako Junior kategorian final laurdenetara heldu zen bikoteka. Gogoratu beharra dago maiatzean Euskadiko txapelduna izan zela diziplina horretan.