Asteburu bikainak izan ditu irailean eta urrian Ander Urquiza tenis jokalari okondoarrak. Izan ere, hiru txapelketa eskuratu ditu bere palmares zabala are gehiago handitzeko.
Iraileko lehen astean Laboral Kutxa V. Txapelketa irabazi zuen Durangon junior kategorian.
Bi aste geroago Santurtzira jo zuen As kirol egunkariak bultzatzen duen Young Tenis Tourrean parte hartzeko junior kategorian eta horretan ere garaipena lortu zuen.
Azken asteburuan, aldiz, Gasteizen lehiatu da Mendizorrotza Tenis Taldeak antolatutako I. Open Udazkenan eta garailea izan da kategoria absolutuan, gainera.
Dozena erdi txapelketaren jabe bilakatu da jadanik gazte okondoarra 2026an.