Orozkoko Gure Esku Dago plataformak ekitaldia gauzatu du gaur iragartzeko herri galdeketa egingo dutela 2017an. Erabakitzeko eskubidea erdigunean jarri nahi du plataformak eta, bide batez, 1931. urtean herriko udalbatzaren lekukoa hartu.
Izan ere, urte horretako apirilaren 17an babestu zuten alkateak eta zinegotziek Gernikako Batzar Nagusiek irekitako bidea. Horrela, udalean aldarrikatu zuten “askatasunez erabakita herriek gobernatzeko daukien berezko eta kendu ezinezko eskubidea”, alegia. Berez, ordezkari politiko horiek omendu dituzte gaur.
Bihar 34 udalerriko galdeketak
Egungo egoerari ere erreparatu diote orozkoarrek eta gogoratu dute bihar egingo direla 34 euskal udalerritan erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketak; 125.000 herritar deitu dituzte bozkatzera guztira.
654 atxikimendu
Orozkoko adin eta joera politiko ugariko lagunek parte hartu dute gaurko ekitaldian eta plataformak jakinarazi du 654 herritarrek babestu dutela egitasmoa dagoeneko.