Orozkoko Gure Esku Dago plataformak hainbat ekintza gauzatuko du larunbatean herriko plazan adierazteko herri galdeketa gauzatuko duten edo ez.
Ekimenaren protagonista izango da 1931ko udal akta, erabakitzeko eskubidearen alde.
Mendi ibilaldiak irekiko du egitaraua goizeko 09:00etan, Itxinape taldeak antolaturik. 12:30ean herritarren argazkia egingo dute erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
14:00etan garrafa dastatzeko aukera emango dute eta gero herri bazkarirako txanda helduko da; hori bai, norberak berea eraman beharko du. Bazkaldu ostean euskal kantak abestuko dituzte parte-hartzaileek.