Alokabide Eusko Jaurlaritzako etxebizitzen alokairu programa erabili nahi dutenek Orozkon hitzordua dute gaur.
18:00etan izango da udal osoko bilkuren aretoan -hau da, udaletxean- eta zerbitzuaren nondik norakoak argituko dituzte.
Izan ere, Orozkoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatu dute eta tokiko erakundeak hobariak eta diru-laguntzak emango ditu, besteak beste.
Orozko da Hego Euskal Herrian proportzioan etxe huts gehien dituen 2000 biztanle baino gehiagoko herria, INEren datuen arabera.