Zubiaur Eraikuntzak aurten ixtea erabaki zuen udalak abenduan. Hori dela eta udalaren gain geratu dira sozietate publikoaren aktibo guztiak, 1,5 miloi euroko zorra barne. Sozietateak beste 2,05 milioi euro zor dizkio udalari, baina zor hori kontabilitatetik kendu dute, “udalak ezin diolako bere buruari dirua zor”.