Aho batez onartu zen asteartean udal osoko bilkuran Katadion egiten ari diren obren bigarren fasea. Auzora ur-edangarria eramateko azpiegiturak jartzea izango da bigarren fase horren xedea.
121.000 eurokoa zen aurrekontua hasieran, baina diru horri beste 31.000 euro gehitu zaizkio, 2016an ordaindu gabeko faktura batzuenak. Hala azaldu du Josu Sanpedro alkateak, eta gaineratu du plazaratu dituztela dagoeneko obra egiteko lehiaketa publikoaren oinarriak.
Iaz egin zen lehen fasea, gunearen urbanizazioan zentratu zena.