Alaitz Aramendi orozkoarra Rouenera bidali dute berriro. Presoak jakinarazi die senideei bidaia ondo joan dela. 1000 kilometrora egongo da militantea berriro, azken 6 hilabeteetan Madrilgo Estremera espetxean egon ostean. Hala ere, orain arte hurbilago egon bada ere, ez zuen euskal kiderik berarekin.