Bilboko epaitegiak ebatzi duenez, bidegabeki kaleratu zuen Artiachek langile bat. Kontratua amaitu zela argudiatuta bota zuten behargina, lantegian 14 urtez modu ez jarraituan lanean egon ostean. Epaileak ondorioztatu du langile finkoa zela; eta, ondorioz, kaleratzea ez dela egokia izan.
Sindikatuek positiboki baloratu dute epaia, helburua “kaleratze nulua” lortzea zen arren. LABen ustez, “jazarpen sindikala” dago enpresaren jokabidearen atzean.