Greziara bidaiatuko dute Iza okindegiko kideek urtarrilean, Acción Directa Sierra Norte elkartearekin. Polikastro hirira joango dira okindegi batean boluntario gisa lan egitera, errefuxiatuentzako ogia egiteko.
Parte hartzeko deia
Ekimenean laguntzeko aukera luzatu dute Izako kideek. Dohaintzak jasoko dituzte urtarrilaren 8ra arte, errefuxiatuentzako arropa erosteko. Umeentzako arropa eta galkorrak ez diren elikagaiak bilduko dituzte Laudioko dendan eta Orozkoko lantegian baita, urtarrilaren 15era arte.