Mobilizazioa egin zuten atzo Artiacheko langileek Bilbon, “bizi proiektu duin eta egonkor bat bermatuko duen enpleguaren alde”. Udazkenean Orozkoko lantegian jazotako kaleratzea dela eta egin zuten manifestazioa. Lan-arloko epaitegiak arrazoia eman zion kaleratutako langileari, Adam Food enpresaren jokabidea “bidegabea” zela adieraziaz.
Gauzak hala, Artiachen dagoen “behin-behinekotasun handia” salatu zuten atzoko mobilizazioan, eta azpimarratu zuten “enplegu egoera egonkorra” sustatzeko beharra dagoela.
