Azken asteetan komunikabideek lehen planora ekarri dute Kataluniako Comites de Defensa de la Republicaren -CDR- jarduna. Entzutegi Nazionalak adierazi du talde horien aurkako neurriak hartzeko asmoa duela, Kataluniako Errepublika defendatzeko egin dituzten ekintzak direla eta.
CDRko kideen ikuspuntua ezagutzeko parada egongo da apirilaren 13an Orozkon, 19:30ean Donibane Aretoan.
Gure Esku Dagok antolatu du solasaldia eta La Directa hedabideak Urriaren 1eko galdeketaren inguruan eginiko dokumentala ere proiektatuko dute.