Blas de Otero poeta omentzeko margolan erakusketa inauguratuko dute datorren maiatzaren 5ean Orozkoko Museoan, Begirada Geratzen Zait izenburupean. Katalunia eta Euskal Herriko 25 artistek Oteroren lanean inspiratuta eginiko obrak ikusi ahalko dira bertan. Erakusketa maiatzaren 31ra arte egongo da ikusgai. Vallgrassako Centre Experimental de les Arts zentroan sortu zen proiektua.
Orozkoko adopzio-seme izendatu zituzten iaz Blas de Otero eta Jose Arrue. Blas de Otero Bilbon jaio arren, bere ama eta amona Orozkokoak ziren, Santa Marinakoak, alegia, eta denboraldi luzea eman zuen bertan. Poetaren lanetan behin baino gehiagotan agertzen da herria.