Hil egin da atzo eguerdian Orozkoko harrobian lan-istripua izan duen langileetako bat. Gurutzetako ospitalean zendu da, bertara eraman baitzituzten bi beharginak, bat helikopteroz eta bestea anbulantziaz.
13:00ak aldera jazo zen gertakaria, langile gehienak bazkaltzera joan zirenean. Bi behargin mantenu lanetan geratu ziren harrobian, eta makina batean izan zuten istripua. Lankideek azaldu dute hondeatzailearen pala gainera erori zaiela tresna hori konpontzen ari zirenean.
Bihar -maiatzak 31- izango da zendutako beharginaren hileta, 19:00etan Zeberioko Santo Tomas de Olabarrieta parrokian.
Mobilizazioa
Euskal Herriko gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu ekainaren 1ean Orozkoko Udaletxearen aurrean.
