Maiatzaren 29ko istripuaren ondorioz, langile bat zendu zen Orozkon. Ezbeharrean bi pertsona zauritu ziren larriki, eta bestea ospitalean dago oraindik. Hori dela eta, batzarrean erabaki dute egoera salatzea ekainaren 12an.
Mobilizazio eguna
Bi orduko lanuztea egingo dute 12:00etatik 14:00ak arte eta Arcanor enpresak ez ezik, esparru ekonomiko orok parte hartzeko deia luzatu dute (merkatariak, zerbitzuak, administrazioa...). Hain zuzen, 12:30ean abiatuko da manifestazioa Zubiaur plazatik.
Langileek dolumina adierazi diote hildako kidearen familiari eta, aldi berean, larri zauritua dagoen kidearen sendiari, animoekin batera, "bere egoerak onera egin dezan".
Bukatzeko, Arcanor enpresako langile batzordeak aldarrikatu du eragile publiko zein pribatu guztiek esku hartu behar dutela istripuen prebentzioan. Berez, 2017an 54 behargin hil ziren lanean Hego Euskal Herrian eta 2018an jadanik 21 zendu dira.
Iragan ostiralean elkarretaratzea egin zuten Zubiaur plazan: