Osagaiak:
· Orozkoko txakolina (edari guztiaren 2/3)
· Ura (edari guztiaren 1/3)
· Koñak apur bat (berezia bada, askoz hobe)
· Limoi bat garrafa litro bakoitzeko
· Azukrea (zopa koilarakada bat litro bakoitzeko)
Prestaketa:
1) Komeni da garrafa (tresna, ez edaria) aurretik ondo garbitzea. Garrafa asko txapazkoak dira, eta zatiren bat herdoildua badute herdoil zaporea utzi dezakete edarian.
2) Oso zaila da garrafa berdina (osagai proportzio berdinekin) behin baino gehiagotan errepikatzea. Nik ura eta txakolina nahasten ditut lehenbizi; eta azukrea, koñaka eta limoia gehitzen ditut gero. Kontuz ibili behar da edariari botatzen zaion azukre kopuruarekin, behin botata gozoegi geratzen bada oso zaila delako zaporea berrorekatzea.
3) Garrafaren testuraren oreka mantendu behar da. Edalontzitik ahora arazo gabe mugitu behar da. Baina, nola jakin garrafa prest dagoela? Eskuarekin irabiatzeko egin behar dudan indarra baliatzen dut nik kalkulatzeko. Geroz eta indar gehiago egin behar, orduan eta testura gogorragoa bihurtzen ari denaren seinale.
4) Garrafa kopuruari dagokionez, niretzat hobeagoa da jendea garrafa gehiago edateko gogoekin geratzea, soberan geratzea baino. Hainbat edukieretako garrafak ditut: 4, 5 edota 6 litrokoak. Nik bi litrokoak egiten ditut normalean, horiekin irabazi ditut txapelketa gehienak. Horrez gain, aipatu beharra dago ez dagoela edari hau egiteko errezeta zehatzik, norberaren gustuaren arabera moldatu daiteke.